2019ko udako kanpaldiak

Kanpaldi hauek astebeteko iraupena dute, eta Ilundainen egiten dira, Arangurengo haranean. Ingurugiro ekintzetan oinarritzen dira kanpaldiak.
Bertan parte hartzen duten haurrak baserritarrak izanen dira astebetez, eta zenbait ekintza egiteko aukera izanen dute: animaliak zaindu, ukuiluak garbitu, baratzeko produktuak bildu, ibilaldiak inguruko mendietan, eta meteorologia, energia eta uraren zikloaren inguruko ekintzak eginen dituzte. Hainbat tailer egiteko aukera ere izanen dute eta egonaldiak elkarbizitza eder bat bizitzeko aukera emanen die.
Kanpaldietako datak
- Ekainaren 29etik uztailaren 6era(euskera-inglesa)
- Uztailaren 6etik 13era (erdera-inglesa)
- 40 plaza ditu kanpaldiak
Telefonoak: 608927712
Emaila: educacionambiental@fundacion-ilundain.com
Inskripzioa: www.cajaruralfunciona.com
2019ko Goizeko kanpaldiak

Edukia:
- Iruña eta Iruñerriko haurrei zuzendutako kanpaldiak.
- Ekintzak goizez egiten dira eta Baserri Eskolak autobus zerbitzua antolatzen du partehartzaileak Ilundainera garraiatzeko.
- Kanpaldi hauek astebeteko iraupena dute, eta Ilundainen egiten dira, Arangurengo haranean, Baserri Eskolako Aterpetxean.
- Ingurugiroaren hezkuntzan eta baserriko bizimoduan oinarritzen dira kanpaldiak.
- Haurrak, ongi pasatzeaz gain, baserriari eta ingurugiroari buruzko hainbat kontu jorratuko dituzte.
- Kanpaldiak Ilundainen eginen dira, Arangurengo haranean, Haritz Berri Baserri Eskolako eraikinetan.
- Garraioa, gosaria, bazkaria, ekintzak, tailerrak, inglesa... antolakuntzaren kontu.
Ekintzak:
Bertan parte hartzen duten haurrak baserritarrak izanen dira astebetez, eta zenbait ekintza egiteko aukera izanen dute: animaliak zaindu, ukuiluak garbitu, baratzeko produktuak bildu, ibilaldiak inguruko mendietan, eta meteorologia, energia eta uraren zikloaren inguruko ekintzak eginen dituzte. Hainbat tailer egiteko aukera ere izanen dute.
2019ko uztailaren 22tik 26ra.
2019ko uztailaren 29tik abuztuaren 2ra.
50 plaza.
Ekintzak: 9:30etatik 13:30etara.
Bazkaria: 13:30etatik 14:30etara.
Autobusaren irteera Ilundaindik: 15:00etatik aurrera.
Ratioa: 10 haur begirale bakoitzeko.
Telefonoak: 608927712
Emaila: mikel@fundacion-ilundain.com
Inskripzioa: www.campamentoscajarural.com
ETORRI Ilundainera | JOAN etxera | ||
Ordua | Geltokia | Ordua | Geltokia |
8:30 h | Jaso Ikastola | 15:10 h | Mutilba (Osasun Etxeko geldigunea) |
8:37 h | Tres Reyes Hotela | 15:19 h | Mendillorri (Tximeneako Parkina) |
8:47 h | Ansoain (Udaletxe zaharraren aurrean) | 15:26 h | Sarriguren (Zentral Etorbidea) |
8:58 h | Sarriguren (Zentral Etorbidea) | 15:37 h | Ansoain (Udaletxe zaharraren aurrean) |
9:07 h | Mendillorri (Tximeneako Parkina) | 15:47 h | Tres Reyes Hotela |
9:16 h | Mutilba (Osasun Etxeko geldigunea) | 15:54 h | Jaso Ikastola |