Ahuntza

Aves. Granja Escuela haritz Berri
Oiloa
2014.11.04
Picadero. Caballos. Granja Escuela Haritz Berri
Behorra
2014.11.04
Mostrar todo

Ahuntza

Nave de cabras y vacas. Granja Escuela Haritz Berri

Ahuntza

Deitura Zientifikoa: Capra hircus.
Hiztegia: Antxumea, akerra, akelarrea.

¿Nolakoa da?

Oso arinak eta trebeak dira. Malkorretan ibiltzeko erraztasuna dute.Ilea motxa eta gogorra, kolore anitzekoa. Kasu gehienetan adarrak dituzte, gora eta atzera begira. Bizartxoa aurpegiaren azpialdean. Buztana motza, gora begira.

Elikadura. Zer jaten dute

Belarjaleak eta hausnarkariak dira. Arriskutsuak ohianetan landareen ernamuinak jaten dituztelakoz.

¿Non bizi dira?

Mundu guztian barna zabalduta dago, bereziki gutxiago garatu diren nazio eta estatuetan. Bizi-iraupeneko ekonomiei lotuta dago.

Ugalketa

Urte guztian zehar ugaltzen dira, distintziorik gabe. Heldutasun sexuala urtea baino lehenago lortzen dute, arrak nola emeak. Alegia, emeak urtea baino lehenago izaten dituzte lehenengo antxumeak. Normalean 2 antxume izaten dituzte, baina hiru edo lau ere jaiotzen dira.

Ekoizpena. Zer ematen dute

Esnea, gaztak egiteko. Baserriko animalien artean, bere gorputza kontutan hartuta, esne gehien ematen duena da. Haragia eta larrua ere aprobetxatzen dira.

Gainera jakin behar duzu…

Akerraren irudia deabruarekin lotzen da. Debekatuta daude mendi eta basoetan, zuhaitzak kaltetzen dituztelakoz. Hori bai, mendietako larra eta zikinkeriak garbitzeko animali egokiak dira. Esnea gogorra da edateko baina oso gazta goxoak egiten dira.

Animaliak ahuntzak eta behiak nabe batean

  • Nave de cabras y vacas. Granja Escuela Haritz Berri
  • DSCN4103

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR