Behia

Picadero. Caballos. Granja Escuela Haritz Berri
Behorra
2014.11.04
El picadero. Granja Escuela Haritz Berri
Astoa
2014.11.04
Mostrar todo

Behia

DSCN4103

Behia

Deitura Zientifikoa: Bos taurus.
Hiztegia: Behia, zezena, txahala, txekorra, ergitxa, miga, idia, uztarria. Orroa. Jeitzi, albaitaria, hazi jartzea.

¿Nolakoa da?

Bi azkazala hanka bakoitzean, buztana, adarrak, errapea lau titiekin. Hortzak soilik agoaren beheko zatian, gohian ez. 400 eta 600 kilo arteko pisua. Arraza asko, esnea edo haragia ekoizteko prestatuta.

Elikadura. Zer jaten dute

Belarjaleak eta hausnarkariak. Kalean belarra jaten dute, eta ukuiluan estabulatuta daudenean lastoa edo alfalfa, pentsuaz gain.

¿Non bizi dira?

Mundu guztian barna bizi dira. Arraza aunitz dago. Hauek dira Nafarroan gehien ezagutzen direnak: Pirinearra, Frisona, Suiza, Blonda, Txarolesa, Limousine...

Ugalketa

Orohar behiak txahal bat izaten du urtero. Ernaldia, gizakietan bezalaxe, 9 hilabetekoa izaten da. Txahalen pisua jaiotzerakoa 25 eta 45 kilo bitartekoa izaten da. Esnetako behiak lehenengo umeak bi urteetatik aintzin izaten dituzte eta haragitako behiak oraindik beranduago, ia hiru urteekin. Zezenak gero eta gutxiago erabiltzen dira baserrietan, hazi jartze artifizialak egiten baititu albaitariak.

Ekoizpena. Zer ematen dute

Esnea, zuzenean edateko edo beste zenbait deribatu egiteko (gazta, jogurtak, gurinak), haragia eta larruak zapatak, boltsoak edo arropak egiteko. Behiak egunean bitan jeizten dira eta guztira 30-40 litro eman ditzakete, urtean zehar produkzioa 6.000-9.000 kilokoa izan daiteke. Txahalak 300-400 kilo dituztela hiltzen dira, 11 edo 12 hilabeteekin.

Gainera jakin behar duzu…

Behiak ausnarkariak dira. Lehenik belarra irentsi egiten dute, ia mastikatu gabe, eta ondotik, lasaiago daudela, digestioa hasten da, berriro belarra mastikatuz.

 

Belardia animaliak

  • DSCN4103
  • El picadero. Granja Escuela Haritz Berri

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR