Erleak

Conejos, ovejas y cerdos. Granja Escuela haritz Berri
Untxia
2014.11.03
DSCN4318
Ogi goxo goxoa
2014.10.30
Mostrar todo

Erleak

Slides04

Erle

Deitura Zientifikoa: Apis Mellífica.

¿Nolakoa da?

Tamaina txikiko intsektu sozialak dira. Erlauntzak deitzen diren komunitateetan bizi dira eta bakoitzak bere zeregina du. Gorputza prestatuta daukate loreen lorahautza eta polena biltzeko. Hauek dira erlauntzan bizi diren animali desberdinak: erregina, erlamandoa eta langileak. Azken talde honetan beste sailkapen bat egin daiteke: zaindariak, ezti biltzaileak, exploratzaileak...

 

Elikadura. Zer jaten dute

Erleek eztia eta polena jaten dituzte. Neguaren irteeran erlauntzak erreserba gutxi baditu erlezainak eztia edo glukosa ematen die.

 

¿Non bizi dira?

Mundu guztian barna bizi dira.

Ugalketa

Erlauntza bakoitzean erregin bakarra dago. Bere zeregina harraultzak jartzea da, erlauntzaren bizi iraupena bermatzeko. Egun batean 3.000 harraultza jarri ditzake. Erlauntzaren populazioa izugarria da, bataz beste 20.000 neguan eta 50.000 udaran. Ekoizpen garaian langileen bizia oso motza da, hilabete hilabete t´erdi gutxi gora behera. Erreginaren bizi iraupena berriz oso luzea da, 4-5 urtekoa.

Ekoizpena. Zer ematen dute

Erleen zeregin garrantzitsuena landereen ugalketa laguntzea da, polinizazioaren bidez. Munduko landareen % 80a polinizatzen dute zuzenean, beraz garrantzi ikaragarria dute naturan. Erleen ekoizpenean eztia eta argizaria dira produktu ezagunenak. Dietetika mailan erreginaren jalea eta polenak asko erabiltzen dira. Medikuntzan berriz propoleoak (katarroak sendatzeko) eta pozoina (hezurreko gaixotasunentzat) nahiko arruntak dira. Erlauntzaren ezti ekoizpena urte sasoi batean 10 eta 20 kilo bitartekoa izaten da.

Gainera jakin behar duzu…

Erle batek egun batean 1000 lore bisita ditzake. Erleen abiadura hegan egitean orduko 30 kilometrokoa da.

Ezti kilo bat biltzeko erlauntza bateko erle guztiak egiten dituzten joan etorriak zenbatzen baditugu, 400.000 kilometro egiten dituzte, munduari bira ematea adina.

 

 

Argazkiak erlategia

  • Slides04

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR