Los animales de la Granja

KANARIOA  

Deitura Zientifikoa
Serinus Domesticus

Hiztegia
Hibridazioa, ugalketa, habiak.

¿Nolakoa da?

 

Kaioletan ezagutzen dugun kanarioak zer ikusi gutxi dauka librean, ohianetan bizi den kanarioarekin, azken honen koloreak askoz ilunagoak baitira, ez dute hainbeste deitzen gure arreta.
Kaioletakoak berriz, beste txori batzuekin (karnabakin bereziki) nahasi izan dira gaur egun ezagutzen ditugun kolore argi eta bizi horiek lortu arte.

Elikadura. Zer jaten dute

 

Hazi zaleak dira, batez ere alpistea, kañamona eta nabina dira gehien maite dituztenak, fruta eta barazki freskoak ahaztu gabe.

¿Non bizi dira?

 

Munduan zehar oso zabalduta dago eta berez Kanariako Irletatik eta bere ingurutik dator, Azores eta Madeirako Irletatik esaterako.

Ugalketa

 

Saskiaren moduko habiak egiten dituzte. Emeak 3-4 arraultza jartzen ditu eta inkubazioak 14 egun irauten du. Beste 14 egunetan umeak utzi egiten dute habia, heldutasuna lortzeko bidean.

Ekoizpena. Zer ematen dute

 

Bere kolore bereziez gain, oso deigarriak dira bere kantu indartsuak.

 
 

Gainera jakin behar duzu...

Oso ezagunak dira kanarioa eta beste txori batzuen arteko nahasketa eta hibridazioak, kolore bereziak edo batez ere kanturako gaitasuna bilatuz.

Granja Escuela Haritz Berri