Oiloa

Aves. Granja Escuela haritz Berri
Indioilarra
2014.11.04
Nave de cabras y vacas. Granja Escuela Haritz Berri
Ahuntza
2014.11.04
Dena erakutsi

Oiloa

Aves. Granja Escuela haritz Berri

Oiloa

Deitura Zientifikoa: Galus gallus.
Hiztegia: Oilarra, txitak, arraultzak, errutu, oilar-jokua, oilar-meza, kukurruku

¿Nolakoa da?

Burua tente eramaten du, eta gainean gangar gorria, azpian berriz kolore bereko papoa. Arraza aunitz daude. Produkzioaren arabera honako sailkapen hau egin daiteke: arraultzak erruten dituzten arrazak, haragitarako oiloak eta apaingarriak. Gure euskal oiloen kasuan, gorputz handiko hegaztiak dira, bai haragia ekoizteko bai arraultzak erruteko.

Elikadura. Zer jaten dute

Garaujaleak dira. Denetarik jaten dute baina bereziki artoa eta garia. Oilaskoak oso azkar hazitzen dira, 30-45 egunetan aprobetxatzeko prest daude. Era naturalean hazi ezkero, 6 hilabete behar dituzte.

¿Non bizi dira?

Mundu guztian barna barreiaturik daude.

Ugalketa

Oilarra beharrezkoa da arraultzak ernaltzeko. Ondotik oiloak inkubatu eginen ditu 21 egunez txitoak atera bitartean. Aldi bakoitzean 10-12 ateratzen ditu.

Ekoizpena. Zer ematen dute

Arraultzak edo haragia. Orohar arraultza bat erruten dute egunero. Haragiari dagokionez, oilaskoarena eta txerriarena dira geure gizartean gehien jaten direnak.

Gainera jakin behar duzu…

Hanka baten gainean lokartzen dira. Oilarrak egunaren hasiera adierazten du bere kantuekin. Oilarrak nahasi ezkero, burrukan hasten dira, indartsuena nor den erabaki bitartean.

Badirudi, Brontzearen Aroan etxekotu zirela lehenengo oiloak, Indiako lurraldean, eta ondoren Europan eta Ameriketan. Geroztik oiloa gizakiaren eta herrien bizimoduari lotuta egon da.

Gehiago hegaztien hegalkina

  • pato-mudo-granja-ilundain
  • Gansos. Granja Escuela Haritz Berri
  • Pato Azulón. Granja Escuela Haritz Berri
  • Pavo Real. Granja Escuela Haritz Berri
  • Aves. Granja Escuela haritz Berri
  • Aves. Granja Escuela haritz Berri