Txerria
Deitura Zientifikoa: sus scrofaHiztegia: Txerrikumea, aketza. Aspila, txerritegia, kortxela.
¿Nolakoa da?
Arraza asko daude eta hauen arabera tamaina eta pisu aunitz ditu. Burua garatua eta handia du. 44 hortza ditu.
Elikadura. Zer jaten dute
Orojaleak dira, denetarik jaten dute, ematen diegun guztia.
¿Non bizi dira?
Mundu guztian barna zabalduta dago.Ugalketa
Ernealdiak 3 hilabete, 3 aste eta 3 egun irauten ditu. Erditze anitzak dituzte. Txerrikume kopurua 6 eta 14 bitartean kokatzen da. Urtean zehar 18-20 txerrikume hazitzen dituzte. Jaio berrien garapena oso oso azkarra da. Erditzerakoan kilo bat exkasa izaten dute, hilabete t´erdiz 18 kilo eta sei hilabetez 100 kilo. Urte batean 170-200 kilo izaten dituzte. Zortzi hilabeteetatik aurrera emeak ernari gelditzen dira.
Ekoizpena. Zer ematen dute
Oilasko haragiarekin batera, txerriarena da munduan barna gehien jaten dena. Txerria oso apreziatu izan da beti baserriko ekonomian, izan ere ia dena aprobetxatzen baita. Produktu ezagunenak honakoak dira: urdaiazpikoa, solomoa, saiheskiak, urdaila, odolkiak, txistorrak, txorizoak...Gainera jakin behar duzu…
Haragia ekoizteko, genetikaren arloan, gehien landu den animalietako bat da. Bihotza oso txikia du bere gorputzarekin konparatuz. Ondorioz extresaren aurrean oso sensiblea da eta erraz izaten ditu bihotzekoak.
Jaiotzen direnetik, txerrikume bakoitzak titi batetik edaten du, eta hori nabaritu egiten da bere hazkuntzan. Hain juxtu ere erdiko titietatik edaten dutenak ederragoak egiten dira.