Behorra

Nave de cabras y vacas. Granja Escuela Haritz Berri
Ahuntza
2014.11.04
Behia
2014.11.04
Dena erakutsi

Behorra

Picadero. Caballos. Granja Escuela Haritz Berri

Behorra

Deitura Zientifikoa: Equus caballus.
Hiztegia: Zaldia, moxala, zaldikumea. Perra, perratzailea. Zaldizkoa

¿Nolakoa da?

Azienda nobleenetakoa da. Gorputzan barna ile motza dauka, buruan eta buztanean ile luzea duelarik.

Elikadura. Zer jaten dute

Belarjaleak. Soroetan belarra jaten dute eta ukuiluetan lastoa eta oloa.

¿Non bizi dira?

Mundu guztian barna bizi dira. Arraza aunitz dago.

Ugalketa

Behorrak hiru urte behar dituzte lehenengo moxalak izateko, urte sasoi jakin batean erditzen dutelarik, udaberrian hain juxtu ere. Ernaldiak 340 egun irauten ditu, ia urtebete.

Ekoizpena. Zer ematen dute

Animali hauek zaldiz ibiltzeko edo haragia ekoizteko izaten dira. Lehen baserriko lanetarako oso baliagarriak ziren. Haragia gozoa eta urtsua da, baita garbia ere, ez baitute hormona edo gizentzeko beste sustantziarik onartzen.

Gainera jakin behar duzu…

Animalia azkarrak eta nobleak dira. Erakutsiz gero domatu eta gainean ibili gaitezke.

Kaskoetan perrak jartzen dizkiegu azkazalak babesteko. Hiru hilabetez berritu behar dira.

Ebehorren, zaldien eta astoen ukuilua animaliak

  • Picadero. Caballos. Granja Escuela Haritz Berri
  • El picadero. Granja Escuela Haritz Berri