Eskola programak

Goiz batez gauza asko egin daitezke Ilundaingo Baserri Eskolan.

Etor zaitez!

Ezagutzen duzu Rubia, gure behia? Noizbait bildu dituzu zuk landutako barazkiak?
Basoko animalien aztarnak ikusi dituzu? Hauek dira proposatzen dizkizugun ekintzak:
Goiz bat motza geratzen zaigu ezta?

Pasatu eguna gurekin!

Ez zara aspertuko. Baserritarra izanen zara egun batez.
Tailerrak, jolasak eta ekintza ezberdinak eginen dituzu.
Egonaldiak ausartenentzat

Ezagutu eguna, sentitu gaua

Eguna eta gaua Baserri Eskolan, zure lagunekin eta irakasleekin
Esna zaitez oilarrarekin eta lokartu zaitez hontzaren kantuarekin! Pasa itzazu egun batzuk gurekin!
Inguratzen gaituen mundua ezagutzea ongi dago, baina beste pausu bat gehiago eman behar genuke.

Ikasi zure planeta zaintzen

Haur Hezkuntzari eta Bigarren Hezkuntzari zuzendutako programa honen bitartez ingurugiroa zaintzeak duen garrantzia azpimarratu nahi genuke
¿Qué haces por el planeta? Granja Escuela Haritz Berri

Zer egiten duzu planeta babesteko?

Ezagutu itzatzu gure planetak dituen arazoak eta parte hartu arazo horien konponketan. Klima Aldaketa kontutan hartzea garrantzitsua da jarrera arduratsuak, elkartasuna eta errespetua bulzatzeko.