Hegaztiak
Baserriko hegaztien bilduma ederra eskaintzen da. Leku zabala da, zuhaixka eta zuhaitzekin, eta baita habiak egiteko lekuekin ere. Ahateak bertan bainatzeko urmaela aurkitzen da. Bertako ura birsortu eta leheneratu egiten da eguzki-plaka baten bidez eragindako ponpa batekin. Bertan ibilibidea seinalizatua dago.
Zaldi-heztegia
Ekitazio-ekintza ugari burutzen dira, udako kanpaldietan, batez ere: paseoak astoaren gainean, heztea eta zaldian igotzea. Aulkiak, brindak eta beste elementuez ornituta dago.
Zaldi-heztegiko animaliak. Zaldi-heztegia zaldien jolas-eremua da.
Zalditegiko animaliak
Zalditegian aktibitate desberdinak egiten dira.
Erleak
Ilundaingo ingurua egokia da erleentzat, izan ere lore mota ezberdinak baitaude urtaro guztietan. Baserri Eskolak 25 bat erlauntza ditu, eta baita erleen mundua ezagutzeko material sorta ederra ere: kristalezko erlauntza, eztia kentzeko gela berritua, erlauntza zaharrak, irakaskuntzarako materialak…
Ilundaingo Baserri Eskola Nafarroako Erlazainen Elkartean dago eta hainbat lankidetza proiektu garatzen ditu berarekin batera. Erleei lotutako ekintzak oso interesgarriak dira baloreak jorratzeko.
Ilundaingo Basoa
Ilundaingo basoak 100 hektareako basoa da, interesgarri eta erakargarria ikuspuntu didaktikotik, izan ere, dibertsitate handiko ekosistema da, fauna eta flora anitzarekin
Biodibertsitatearen aldetik oso eremu aberatsa da. Hariztiak (Quercus humilis) nagusitzen da, baina horretaz gain, pinu-landaketak, bertako pinadiak, pagadiak (altitude garaietan) eta larre naturalak aurki daitezke ere. Gainera, ezpela, elorri zuria eta ipurua ere agertzen dira basoan.
Ilundaingo basoa bisualki kalitate handikoa izateaz gain, oso aldakorra da, urtaroekin batera inguruaren kolorea aldatzen joaten baita erakargarritasun berezia emanez urte sasoi desberdinei. Faunaren aldetik, dibertsitate handiko zonaldea da.
Ilundaingo basoan señalizatutako bideak aurki daitezke. Hauek dira aurki ditzakegun baliabideak:
- Oreinen lursaila.
- Aterpetxea.
- Larre naturalak Jaca Navarra arrazako zaldiekin.
- Baso didaktikoa: Nafarroako zuhaitz eta zuhaixken bilduma berezia jasotzen duena.
- Irulegiko gazteluaren hondarrak: Irulegi mendiaren tontorrean aurkitzen dira. Garai batean, Nafarroako erresuma defendatzeko balio izan zuen. Azken urteotako garbiketa eta zaharberritze lanei esker gazteluaren oinarrizko neurri eta egitura beha daitezke.
Ilundaingo Basoa
Ilundaingo basoa osatzen duten ekosistema, paisaia, flora eta fauna babestu beharreko baliabideak dira. Hori dela eta, Olgetarako Gune Naturala izendatu da..
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.