
Ilundaingo Haritz Berri Baserri Eskola ingurugiroaren hezkuntza jorratzeko ekipamendua da eta Ilundain Fundazioari lotuta dago. Proiektu hau 1988an sortu zen eta Nafarroako Rural Kutxako laguntza izan du hasieratik.
Hauek dira Baserri Eskolako helburuak:
- Gizartea landa eremuetara hurbiltzea, bereziki nekazaritzari eta ganaderitzari lotutako prozesuen inguruan, bide batez gizartea eta ingurugiroaren artean dauden loturak lantzeko.
- Gure gizartearen garapen ereduak sortzen dituen arazoaz jabetzea.
- Norbanakoaren eta gizartearen konpromezua zabaltzea ingurugiroaren zaintzan eta defentsan.
Baserri Eskolak kudeatzen dituen programak ikastetxetara zuzenduta daude (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH-ko 1º eta 2º mailak) baita beste kolektibo batzuetara ere (familiak, elkarteak, adineko pertsonak…).