Goiz batez gauza asko egin daitezke Ilundaingo Baserri Eskolan.
Etor zaitez!
Ezagutzen duzu Rubia, gure behia? Noizbait bildu dituzu zuk landutako barazkiak?
Basoko animalien aztarnak ikusi dituzu? Hauek dira proposatzen dizkizugun ekintzak:
Basoko animalien aztarnak ikusi dituzu? Hauek dira proposatzen dizkizugun ekintzak:
BEEE… BASERRIAN!

Etorri baserrira eta ezagutu gure animaliak. Ikusi ezazu nolakoak diren, ze behar duten bizitzeko eta zer ematen diguten. Animaliak ukitzeko eta beraiekin egoteko eta zaintzeko aukera izanen duzu.
EZ ZAPALDU NIRE BARAZKIAK!

Hurbildu zaitez gure baratzera eta ezagutu gure barazkiak eta frutak. Lan desberdinak egin beharko dituzu: lurra prestatu, erain, landatu, fruituak bildu…
BASOKO SOINUAK

Sar zaitez basoan eta erabili zentzu guztiak. Haziak topatuko ditugu, animalien aztarnak … eta ixiltasuna gozatuko dugu. Naturak berak hitzegingo digu.
Goiz bat motza geratzen zaigu ezta?
Pasatu eguna gurekin!
Ez zara aspertuko. Baserritarra izanen zara egun batez.
Tailerrak, jolasak eta ekintza ezberdinak eginen dituzu.
Tailerrak, jolasak eta ekintza ezberdinak eginen dituzu.
BASERRITARRA EGUN BATEZ

Pasa ezazu eguna Ilundaingo Baserri Eskolan. Lan hauek eginen dituzu: ukuiluak garbitu, animalie janaria eman, harraultzak bildu, txitoak zaindu…
BARATZETIK AHORA

Barazkiak eraiten, zaintzen eta biltzen ikasiko duzu, eta baita sukaldatzen ere. Zure eskuekin eginen duzu ogia.
BASOKO SEKRETUAK

Ezagutu ezazu gure "Baso Animatua". Sar zaitez gure oihanaren sakonera eta bere sekretuak ezagutuko dituzu!
Egonaldiak ausartenentzat
Ezagutu eguna, sentitu gaua
Eguna eta gaua Baserri Eskolan, zure lagunekin eta irakasleekin
Esna zaitez oilarrarekin eta lokartu zaitez hontzaren kantuarekin! Pasa itzazu egun batzuk gurekin!
Esna zaitez oilarrarekin eta lokartu zaitez hontzaren kantuarekin! Pasa itzazu egun batzuk gurekin!

Eguna argitzean basoa ezagutuko duzu, animaliak zainduko dituzu eta baratzean eginen duzu lan, besteak beste. Hainbat tailer egiteko aukera izanen duzu eta baita jolaserako eta elkarbizitzarako ere.

Gauean askatu zure irudimena… ilargia eta izarrak ikusiko dituzu eta suaren goxoan gustora egonen zara. Lasai, goizean oilarrak esnatuko zaitu.

Hainbat gauza ikasteaz gain, beste modu batera dibertituko zara, telebistarik gabe, ingurugiroarekin bat eginez eta zure lagunez inguratuta. Elkarbizitzarako proposamen bikaina.
Inguratzen gaituen mundua ezagutzea ongi dago, baina beste pausu bat gehiago eman behar genuke.
Ikasi zure planeta zaintzen
Haur Hezkuntzari eta Bigarren Hezkuntzari zuzendutako programa honen bitartez ingurugiroa zaintzeak duen garrantzia azpimarratu nahi genuke

Zer egiten duzu planeta babesteko?
Ezagutu itzatzu gure planetak dituen arazoak eta parte hartu arazo horien konponketan. Klima Aldaketa kontutan hartzea garrantzitsua da jarrera arduratsuak, elkartasuna eta errespetua bulzatzeko.