Ilundaingo Basoa

Estación meteorológica. Granja Escuela haritz Berri
Estazio meteorologikoa
2014.10.02
Abejas. Granja Escuela haritz Berri
Erleak
2014.10.08

Ilundaingo Basoa

El bosque. Granja Escuela haritz Berri

Ilundaingo basoak 100 hektareako basoa da, interesgarri eta erakargarria ikuspuntu didaktikotik, izan ere, dibertsitate handiko ekosistema da, fauna eta flora anitzarekin

Biodibertsitatearen aldetik oso eremu aberatsa da. Hariztiak (Quercus humilis) nagusitzen da, baina horretaz gain, pinu-landaketak, bertako pinadiak, pagadiak (altitude garaietan) eta larre naturalak aurki daitezke ere. Gainera, ezpela, elorri zuria eta ipurua ere agertzen dira basoan.

Ilundaingo basoa bisualki kalitate handikoa izateaz gain, oso aldakorra da, urtaroekin batera inguruaren kolorea aldatzen joaten baita erakargarritasun berezia emanez urte sasoi desberdinei. Faunaren aldetik, dibertsitate handiko zonaldea da.

Ilundaingo basoan señalizatutako bideak aurki daitezke. Hauek dira aurki ditzakegun baliabideak:

  • Oreinen lursaila.
  • Aterpetxea.
  • Larre naturalak Jaca Navarra arrazako zaldiekin.
  • Baso didaktikoa: Nafarroako zuhaitz eta zuhaixken bilduma berezia jasotzen duena.
  • Irulegiko gazteluaren hondarrak: Irulegi mendiaren tontorrean aurkitzen dira. Garai batean, Nafarroako erresuma defendatzeko balio izan zuen. Azken urteotako garbiketa eta zaharberritze lanei esker gazteluaren oinarrizko neurri eta egitura beha daitezke.

 


Ilundaingo Basoa

Ilundaingo basoa osatzen duten ekosistema, paisaia, flora eta fauna babestu beharreko baliabideak dira. Hori dela eta, Olgetarako Gune Naturala izendatu da..