Baratze ekologikoa

El Albergue. Granja Escuela haritz Berri
Aterpetxea
2014.09.25
Campos de cultivo. Granja Escuela Haritz Berri
Laborantza-lurrak
2014.09.25

Baratze ekologikoa

Huerta Ética. Granja Escuela Haritz Berri

Ilundaingo baratzeak, alde batetik, 1000 metro karratuko negutegia dauka, eta bestetik, 800 metro karratutik gora aire zabalean. Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilu Arautzaileak ezarritako araudia eta irizpideak errespetatuz lantzen da lurra, hau da, gorotz naturalarekin, eta tratamendu fitosanitario eta ongarri kimikorik erabili gabe. Produkzioaren dibertsitatea handia da eta landaketetan leku txandakatzea bermatua dago.

 


 

Baratzeko produktuak

Autokontsumorako barazkien aniztasun handia landatzen da. Haurrek kultiboen lanketa eta jarraipen parte hartzen dute: lurraren prestaketa, ereitea, landaketa, uzta bilketa… Baratzeak hurrengo hauek osatzen dute: baso-landare eta landare apaingarrien mintegia, garaiko lore produkzioa bermatzeko negutegia eta fruta-arbolen landaketa zabala.