Laborantza-lurrak

Huerta Ética. Granja Escuela Haritz Berri
Baratze ekologikoa
2014.09.25
museo03-Granja-Fundacion-Ilundain
Lan tresnen erakusketa
2014.10.02

Laborantza-lurrak

Campos de cultivo. Granja Escuela Haritz Berri

Orokorrean Iruñerrian, eta bereziki Arangurengo haranean, laborantza-lurren artean zereala nagusitzen da. Zerealen artean, landatuena garia da, eta oloa eta garagarra maila baxuago batean. Horien osagarri moduan eguzkilorea, ilarra eta koltza landatzen dira ere.

Eskualde osoa zerealaren kultura eta paisaiari lotuta dago. Laborantzaren garapenak (lurra prestatu, erein, jaso eta berriz ereiten den bitartean), urtaro desberdinak markatzen ditu, bizitzaren zikloa erakustaraziz.

 


Zerealak

Garia oso garrantzitsua da gure bizitzan, gure elikaduraren osagai garrantzitsuenetarikoa baita. Irinarekin egiten den produkturik preziatuena ogia da, baina horretaz gain, pasta (makarroiak, espagetiak), gailetak, bizkotxoak, eta abar sukaldatzeko ere beharrezkoa da. Iruñerriko gariaren parterik handiena animalientzako pentsuak egiteko erabiltzen da.