Latxa arrazako ardia

Nafarroako arraza
2014.11.03
Conejos, ovejas y cerdos. Granja Escuela haritz Berri
Untxia
2014.11.03
Dena erakutsi

Latxa arrazako ardia


Latxa arrazako ardia

Deitura Zientifikoa: ovis aries
Hiztegia: Ardia, aharia, axuria, bildotsa, arkumea. Artzaia, artaldea, artilea.

¿Nolakoa da?

Bi mota daude, mutur gorria eta mutur beltza. Artile luzea eta kizkurra, ia lurreraino. Errapean bi titi dituzte. Animali gehienak, arrak zein emeak, adarrak dituzte.

Elikadura. Zer jaten dute

Belarjaleak eta hausnarkariak. Belardietan eta mendietan egoten dira gustoen. Estabulazioa ez dute ongi eramaten. Gogorrak dira hotza eta eguraldi txarrak jasateko.

¿Non bizi dira?

Nafarroako mendialdean, Eusko Autonomia Elkartean eta Iparraldean aurkitu ditzakegu.

Ugalketa

Emeak urtea pasatxo dutela hasten dira umeak izaten, eta arrak berriz 20 hilabete behar dituzte ugaltzen hasteko. Ardi bakoitzak axuri bat edo gehienez bi izaten ditu. Bost hilabeteko ernaldia. Txikiak 4-5 hilabetez edaten diote esnea amari.

Ekoizpena. Zer ematen dute

Esnea, gehienetan gazta egiteko, neurri txikiagoan mamia. Haragia. Produkturik preziatuena esneko axuria da, 10-12 kilo dituela. Artilea berokiak egiteko erabiltzen da.

Gainera jakin behar duzu…

Latxa arrazako ardiak jeitzi egiten dira, eta denboraldi batean 90-100 litro ematen dituzte. Gehiena Erronkari edo Idiazabal Gastaren Jatorrizko Izendapeneko gaztak egiteko erabiltzen da. Gazta bat egiteko 6 bat esne litro behar dira.

 

Untxien eta txerrien ukuilua animaliak

  • Conejos, ovejas y cerdos. Granja Escuela haritz Berri
  • Conejos, ovejas y cerdos. Granja Escuela haritz Berri