Nafarroako arraza

Conejos, ovejas y cerdos. Granja Escuela haritz Berri
Txerria
2014.11.03
Latxa arrazako ardia
2014.11.03
Dena erakutsi

Nafarroako arraza


Nafarroako arraza

Deitura Zientifikoa: ovis aries
Hiztegia: Ardia, aharia, axuria, bildotsa, arkumea. Artzaia, artaldea, artillea. Ardibideak.

¿Nolakoa da?

Adarrik gabea, luzea eta altua. Muturra txuria izaten du.

Elikadura. Zer jaten dute

Belarjaleak eta hausnarkariak. Arraza gogorra elikaduraren ikuspegitik. Belarra ez baldin badago lastoa jaten dute. Oso ongi jasaten dute estabulazioa.

¿Non bizi dira?

Nafarroako erdialdean eta erriberan.

Ugalketa

Kasu gehienetan axuri bat izaten dute, eta erditzeen % 20ean bi. Bost hilabeteko ernaldia. Urtean zehar edozein garaietan jaiotzen dira axuriak. Artzaiak merkatuen arabera aukeratzen ditu erditze garaiak.

Ekoizpena. Zer ematen dute

Ardi hauek ez dira jeizten. Axuriak haragi kalitate ona dute, 20-25 kilo dituztela jaten dira. Artillea berokiak egiteko erabiltzen da.

Gainera jakin behar duzu…

Ez dira jeizten. Latxa arrazak baino gantza gutxiago du Rasaren haragiak.

Artileak gero eta balio gutxiago dauka. Axuriei moztu egiten zaie buztana ugalketa errazteko.

Untxien eta txerrien ukuilua animaliak

  • Conejos, ovejas y cerdos. Granja Escuela haritz Berri
  • Conejos, ovejas y cerdos. Granja Escuela haritz Berri